XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bazekiat bai. - Neri Joanes artzainak erran zidaken zuen etxean izan omen zela eta, eri zegoela ezta? - Bai aspaldian... ikusten genian...

- Lan ikaragarria izanen duk orain.

- Gehixeago ba, horregatik ikusten diat ezin dudala etxetik bizimodurik atera, edo bai baina deusetarako atera gabe nekepean hiltzeraino.

- Beraz zer nahi duzue egin? - Inguruko etxaldetan jakin behar dugu zenbat laborari dagoen elkar lanerako prest, eta daudenekin mintzatu bildu ikusi zer egiten ahal dugun.

- Inguruan guti izanen duk ene idurikotz.

- Batzurekin izanak gaituk eta nik aipatu egin zieat; Piarres, badakik Manexenekoa, zer uste duk?, zerbait egiten badugu baietza emanen dik horrek.

- Joateko xedetan ez zegoen bada? - Horixe bazegoela, horregatik erraiten diat, orain ezetz.

- Lurraren arazoa izanen duk latza hor.

- Lur gutirekin abiatzen ahal gaituk, askoren erostea bizi guziko zorren pean sartzea duk.

- Eta zer duk urdeena, honek erran baitzuen.

- A bai... horretarako hastapenean diru puxka bat eta kristoren gogoa baizik ez duk.

- Gogoa, zernahi. - Beharrena; ba ez zekiat xuxen hori nola den, egin duten urdetegi batetako numeroak irakurri nizkian lehengoan, urde bat saltzen duan prezioari bere kostoa kentzen badiok, hamar milako irabazia uzten omen dik garbia, hoiek ez zekiat zenbat urde zituzten baina bizitzeko adina libera altxatzen ahal diate.

- Horrela bai zeren sobera hartzen baduk batean akabo! - Bai eta jendea ere ez diat askoren beharrik ikusten, guti baina langile izanik egina dukegu!

- Neri berdin zaidak bost izatea, hogeiren lana egiten baldin badute.

- Lan nola egiten dugun lanean ikusiko diagu.

- Lehenik ere jakiten ahal duk, ezetz?, ikusi ezak bestela Dominika, mutil geldi astuna, erraiok horri egunean ez zekiat zenbat oren buru-belarri egoteko lanean.

- Horrena berezia duk, baina aparte zegok jende anitzek ez duela sinesten horrelako lan bat posible denik... (...).